5.000 metroko gizonezkoen proban Eric Martin oñatiarra garaile izan zen 18 urtez azpiko kategorian, 16'30''25eko denborarekin. Brontzezko domina ere debagoiendar batentzako izan zen; Goierri Garaia taldean dabilen Aimar Larrea antzuolarrarentzat (16'52''70).
18 urtez azpiko gizonezkoen 1.500 metroko finalean, Aloña Mendi taldeko bi lagun sailkatu ziren lehen bost onenen artean: Iker Martinez hirugarren (4'25''35) eta Beñat Guridi, bosgarren (4'26''27).
Irudia: 20 urtez azpiko gizonezkoen 100 metroko lasterketa.
18 urtez azpiko kategorian gizonezkoen kategorian Mikel Agirrek brontzezko domina lortu zuen 100 metroko proban, erlojua 11''44an geratu ostean. Arrasateko taldetik ere honako korrikalari hauek hartu zuten parte proba horretan: Alex Agiriano (11''65), Aitor Uranga (11''84), Ander Otero (12''00), Iker Menor (12''06) eta Unai Sajeras (12''57).
Salto hirukoitzean arrasatearrek bi domina pilatu zituzten 18 urtez azpiko gizonezkoen mailan. Mikel Agirrek bigarren postua eskuratu zuen 13,59 metroko jauziarekin, eta Alain Egia podiumeko azken koxkara igo zen 13 metroak gaindituta (13,15 metro).
Irudia: Arrasateko atlelak Durangon.