Arratsalde ederra egiten zuen Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian futbol partidu bat ikusteko, eta goraino ez dira bete baino jendea batu da harmailetan. Are gehiago derbi bat izanda, baina igarri da bi taldeek ez zutela ezer berezirik borrokatzeko sailkapenera begira. UDA Bergara baino hobeto hasi da eta hori bera hasieratik islatu da markagailuan, 15. minutuan heldu da-eta 1-0ekoa. Bergararrak noraezean ibili dira zenbait minututan eta UDAk aldea handitzeko aukerak izan ditu, eta epaileak balio gabe utzi duen gol bat ere sartu dute etxekoek. Hala heldu da derbia atsedenaldira.
Bigarren zatia, bergararrena
Bigarren zatian Bergara nagusitu egin da. Hobeto zelairatu dira Mikel Juaristiren mutilak eta, dezente kostatu bazaie ere, joan dira Asier Castellanoren atera gerturatzen. Gola bigarren zatiko 30. minutuan heldu da, hegaleko falta batetik; gehienek erdiraketa espero zutenean jokalari bergararrak jaurti eta ezustean harrapatu du atezain aretxabaletarra. Gero, azken minutuetan, bi ateetan izan dira aukerak; bereziki aipatzekoa da deskontuan bergararrek jokaldi berean izan dituzten aukera garbiak. Amaieran, baina, berdinketa justua (1-1).