Soraluce Bergara taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du Gipuzkoako Kopan aukerekin jarraitzeko. Bergararrek 36-26 gainditu dituzte Sasiñena Aloña Mendiko gazteak, hain zuzen ere. Oñatiko taldeak, jokalari gazteekin jokatu du, eta Bergarakoen esperientzia nagusitu egin da. Aloña Mendik Kopan jokatu dituen hiru partidak galdu ditu.
Norgehiagokako lehen zatian indartsu atera dira Aloña Mendiko jokalariak, eta Bergarak ez du defentsan asmatu (6-8). Hala ere etxekoak ez dira erlaxatu eta markagailuan 10-10ekoa jarri dute atsedenaldia heltzeko 7 minutu falta zirelarik. Atsedenaldira, 14-13koarekin, markagailuan goitik joan dira Soraluce Bergarakoak.
Bigarren zatian martxa bat gehiago sartu du etxeko taldeak, eta defentsan bikain aritu dira jokalariak (19-16). Oñatiko taldea erantzuten saiatu da, baina Bergarak ez du ia hutsik egin erasoan (27-20). Azkenean, emaitza 33-26koa izan da Labegaraietan.