Jakin-Mina diziplina anitzeko programa da, eta helburua du errealitate zientifikoaren, artistikoaren eta literarioaren ezagutza zabaltzea. Horretarako, 2017-2018 ikasturtean egindako lau zikloetan aditu ezagunek hainbat gairen inguruko hogei hitzaldi eskaini dituzte euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Egiaztagiriak banatzeko ekitaldian, Josu Zabalak ikasleei gogorarazi die etorkizuneko Euskal Herria beraiek eraikiko dutela.
Markel Olanok, ere zentzu berean hitz egin die neska mutikoei eta azpimarratu du gizarte aurreratu bati eusteko pertsona kualifikatuak behar direla. Helburuen artean lehiakortasun ekonomikoa indartzea duen Etorkizuna Eraikiz ekimenaren inguruko azalpenak eta adibideak eman dizkie diputatu nagusiak ikasleei, eta gizartea eraldatzeko norbanakoak duen papera nabarmendu du.