Birako etapa luzeena izango da Aretxabaletakoa (122 kilometro), eta bezperan Agurain eta Gasteiz artean egingo duten erlojupekotik ondo errekuperatzen ez denak zailtasunak izango ditu, gorabehera handiko etapa izango da eta.
Etxaguendik eta Azkoagatik
Lasterketa 15:30ean hasiko dute, Aretxabaletan, eta, kilometro gehienak bailaran egingo badituzte ere, Arlaban igo eta Kruzeta jaitsiko dute, Legutiotik bueltan. Kuriosoena da, baina, etapak Aramaioko lurretan kilometro dezente egingo dituela, eta, besteak beste, ziklistak Etxaguengo bidegurutzera igoko direla eta Arexolatik bueltan jaitsiko direla Ibarrara. Eta handik Aretxabaletara joango dira, baina Azkoagatik eta Untzillatik pasatuta.