Mendi Tourrek geldialdia egingo du martitzenean Arrasaten

Xabier Urtzelai 2018ko mai. 3a, 13:34
'Where The Wild Things Play' filmaren fotograma bat.

Besaidek eta Arrasateko Udalak, elkarlanean, kirol jarduerekin harremana duten ikus-entzunezko onenak eroango dituzte martitzenean Arrasateko Amaia antzokira (19:30-21:00, 5 euro).

Normalean, muturreko kirolak abiapuntu hartuta egindako filmak izaten dira Mendi Tourren batzen dituztenak, nazioartean sarituak izaten diren lanak.  Where the Wild Things Play (4 minutu), Song for the Nomad (6 minutu), Safety Third (28 minutu) eta Mountain (73 minutu) dira Amaia Udal Antzokian erakutsiko dituzten lanak.

Mountain, lan poetikoa

Lehenengo biak film laburrak dira. Safety Third eskaladan oinarritutako ia ordu erdiko lana da eta Mountain pelikula poetikoa da (Willem Dafoe), mendi tontorren edertasuna omentzea helburu duen lana. Australiako Chamber Orchestraren musika bandarekin osatuta dago eta iazko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. Bilbao Mendi Film Festival-en epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak