Leintz bailarako ikastetxeetara zabaldu dute izen-ematea eta "arrakastatsua" izan dela adierazi dute antolatzaileek; hona hemen eman dituzten datuak: LHko 4. mailakoak, 106 ikasle; LHko 5. mailakoak, 119; LHko 6. mailakoak, 96; eta DBHko 1. eta 2. mailakoak, 84 ikasle.
Leintz eskola kiroleko kide diren LHko 3. mailakoendako, ostera, hiruko saskibaloi topaketa antolatu dute 11:30erako.