Markel Olano diputatu nagusiaren esanetan era bateratu eta koordinatuan gauzatutako ekintza sorta eskatzen ditu kontziliazioak bizitzaren esparru orori alde guztietatik heltzeko. Gauzak horrela hiru esparrutan garatuko da HerriLab: ekonomiko laboralean, kulturalean eta erakundeetakoan, eta herritarrak beraiek izango dira protagonista.
Esperientzia aitzindari honetatik eratorritako ezagutzak berdintasun eta kontziliazio politiketarako baliatuko dira, eta aldi berean, eredu bezala balioko dute lurraldeko beste udalerri eta eskualdeetan antzerako esperientziak egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Beasaingo Udalak 50.000 euro bideratuko dituzte ekimenera. Hala, urtebete iraungo duen abiarazte fase bat izango du eta 2019an luzatzeko aukera ere aurreikusten da bi erakundeek sinatutako hitzarmenean.