Bihotza Azpiri eta Arlindo Almeida omenduko dituzte aurtengo Bolari Egunean. 11:00etan Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako parrekuak egingo dituzte eta ondoren Lehendakari Saria jokatuko dute. Gipuzkoako txapelketan lehen 64. postuetan gelditutako bolariek jokatuko dute.
Bazkarirako izen-ematea zabalik
Bolatoki tabernan egingo dute bazkaria 14:30ean eta ondoren oroigarriak jasoko dituzte bi omenduek. Gipuzkoako sari banaketa ere egingo dute ekitaldi horretan. Ander Ariznabarreta Arritxa-k girotuko du bazkalostea bere musikarekin.
Bazkarirako izena emateko nork bere herriko arduradunarekin egon behar du. Izena emateko azken eguna maiatzaren 12a da.