Askotariko doinu eta formatuekin osatutako errepertorio polita

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko apirilaren 28a

Espero moduan etxeko lanak ondo eginda zituztela erakutsi zuten atzo, egubakoitza, Bergarako Seminarixoko agertokira igo ziren 150 musika ikasleek. Formatu ezberdinetako taldetan banatuta, askotariko estilo eta garaietako doinuak eskaini zituzten lepo beteta zegoen Seminarixoko publikoaren aurrean.

Bergarako Musika Eskolako eta Arrasate Musikaleko gazte bandek, hurrenez hurren, zabaldu zuten kontzertua. Ondoren etorri ziren Soraluzeko haurren abesbatza; Eskoriatzako Beheko Errota eta Aretxabaletako Leizarra musika eskolakoen konboak, segidan; eta oñatiarrek borobildu zuten folk doinuekin errepertorioa. "Oso ondo joan zen dena, aurreikusi moduan oso musika ezberdinak entzuteko aukera izan genuen; hortaz, bai publikoa eta baita musika eskolako kideak gustura eta pozik. Horixe komentatzen genuen eskola guztietako arduradunek kontzertua bukatutakoan eskaini genien luntxean. Datorren urtean Soraluzen elkartzeko hitzordua finkatuta dugu dagoeneko", azaldu du Bergara Musika Eskolako zuzendari, Marije Ugaldek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak