Gaur, barikua, ibarreko musika eskolen topaketa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko api. 27a, 15:26
Iaz Oñatin egin zuten Debagoieneko musika eskolen topaketa.

Bergarako Musika Eskolak antolatu du aurtengoa; eta herrikoez gainera, Oñatiko, Eskoriatzako, Arrasateko, Aretxabaletako eta Soraluzeko ikasleak izango dira. Seminarixoan izango da, 19:00etan; leihatila 18:00etan irekiko dute.

150 lagun batuko dira. “Bergarak eta Arrasatek, Gazte banda bana ekarriko dute; Soraluzetik haurren abesbatza dator; Eskoriatzako eta Aretxabaletakoek, berriz, konboak ekarriko dituzte; eta oñatiarrek folk talde bat”, kontatu du Bergarako Musika Eskolako Zuzendari Marije Ugaldek, eta zera gaineratu: “Helburua beste eskolek egiten dutena ikustea eta partekatzea da. Oso interesgarria da eskola bakoitzak erakusten duena”.

Herrikoek hasiko dute emanaldia Xabier Leteren Kontrapas eta West Side Story filmaren Amerika kantua eskainita. Hego Ameriketako musika segidan, Arrasatekoen eskutik. Anabel Henao piano-joleak lagunduta, Soraluzeko abesbatzak hartuko du lekukoa. Sorotan Bele-ren bi kantu joko dituzte Aretxabaletakoek, eta, The Clash-en eta Michael Jacson-en doinuak entzungo dira segidan, Eskoriatzakoen eskutik. Emanaldia bukatzeko, oñatiarrek, Etzakit eta Kepa Junkera aukeratu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak