"Lan istripuek eragindako laneko heriotza bakoitzeko hemezortzi langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina, berehalako ondorioak ez dituztenez, behar baino gutxiago aitortzen dira", adierazi dute.
Gaixotasun profesionalak ezkutatzeak zer ikusi handia duela laneko bajei lotutako planteamendu ekonomikoekin diote: "Gaixotasuna laneko gaixotasun gisa aitortu ala ez, mutuak ala osasun sistema publikoak, batak ala besteak, hartzen du bere gain. Mutuek kontingentzia profesional gisa ez aitortzeko irizpidearekin dihadurte, gaixotasuna artatzea eta hari dagokion prestazio ekonomikoa osasun sistema publikora bideratzeko". Eta argi dute zeintzuk diren erantzuleak: "Mutuak dira egoera larri honen erantzuleak, eta patronala, egoeraren onuraduna, gaixotasunen laneko jatorria ukatzea aitzakia bihurtzen baita prebentziorik ez egiteko".