Sanferminetako erasoaren auzian epaitu dituzten bost gizonezkoei bederatzi urteko kartzela zigorra jarri diete. Horretaz gain, biktimarekiko urruntze agindua eta 50.000 euroko kalte-ordain bana ezarri die epaimahaiak. Bestalde, mugikorra lapurtzeagatik bi hilabetez, egunero 15 euroko isuna ordaindu beharko dute.
Epaimahaiaren erabakiak haserrea sortu du auzitegiaren kanpoaldean eta asko izan dira epaiarekiko desadostasuna adierazi nahi izan dutenak. Debagoieneko hainbat elkartek ere bat egin dute horrekin eta elkarretaratzeak egiteko deialdia egin dute.
Elkarretaratzeak Debagoienean
Eskoriatza (Denon artean elkarteak deituta)
Apirilaren 26an, 18:30ean, Fernando Eskoriatza plazan.
Bergara (Martxanterek deituta)
Apirilaren 26an, 19:00etan, Bergarako Epaitegi aurrean.
Elgeta - Elkarretaratze zaratatsua
Apirilaren 26an, 19:00etan, Herriko plazan.
Aretxabaleta
Apirilaren 26an, 19:30ean, Herriko plazan.
Antzuola (Andramanuelak deituta)
Apirilaren 26an, 20:00etan, Zurrategi plazan.
Arrasate (Emakumeen Mundu Martxak deituta)
Apirilaren 27an, 19:00etan, herriko plazan.
Oñati (Oñatiko Sare Feministak deituta)
Apirilaren 27an, 19:00etan, herriko plazan.