Debagoieneko Trikiti eguna Antzuolan ospatuko da

Maider Arregi 2018ko mai. 2a, 09:40
Iazko festa Oñatin ospatu zen

Antzuolan egingo da aurtengo Debagoieneko trikiti eguna. Maiatzaren 5ean, zapatuan, ospatuko dute trikiti zaleek festa. Egun osoko jaia izango da eta ekintza ugaritan parte hartzeko aukera izango da:

Egitaraua:
10:00etan, ongi-etorria egingo zaie bailarako trikitilari taldeei. Ondoren hamaiketakoaz gozatuko dute eskolako patioan. 11:00etan Josune Arakistain eta Itsaso Elizagoien trikitilari ezagun eta arrakastatsuen eskutik hitzaldia egingo da Torresoroa aretoan. 12:00etan, berriz, trikiti eta pandero doinuek jantziko dituzte herriko kaleak. 13:00etan Zurrategi plazan saio berezia egingo dute. 14:30ean, bazkaria eskolako patioan. 18:00etan, berriz, gazte taldeek emanaldia egingo dute Herriko Plazan. Amaitzeko, 20:00etan, Bide Batez taldearekin erromeria, Zurrategin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak