Maila Nazionalera igotzeko fasea Arrasaten jokatuko dute

Xabier Urtzelai 2018ko api. 26a, 06:57
Arrasateko taldeko ordezkariak, domekako finala irabazi eta zaleei babesa eskertzen.

Domekan Lauko Finalean Zarautzi irabazi eta Maila Nazionalera igotzeko fasera sailkatu eta gero, Arrasate Eskubaloiko arduradunek hurrengo erronka zehaztu zuten: Igoera Fasea Arrasatera ekartzea. Atzo, eguaztena, jaso zuten federaziotik baieztapena, maiatzaren 11tik 13ra Euskal Herriko, Errioxako eta Kataluniako onenak Iturripen batuko dira.

Kantxan bakarrik ez, kantxetatik kanpo ere lana izango dute Arrasate Eskubaloiko ordezkariek maiatzaren 11tik 13ra, Igoera Fasea Arrasatera ekartzea lortu dutelako. Aste barruan egin dute D multzoko fasea antolatzeko eskaera, eta atzo arratsaldean jaso zuten baieztapena, Ford Mugarri Arrasateko mutilek etxeko zaleen aurrean jokatuko dute.

D multzoa, Euskal Herrikoak, Errioxakoak eta Kataluniakoak

Estatu mailako 20 taldek hartuko dute parte fase honetan, bost multzotan banatuta. Eta, Arrasatekoa D multzoa izango da. Bertan, Ford Mugarri Arrasate izango da euskal ordezkaria –Basaurik Vigon jokatuko du– eta Arrasatekoekin batera CH Poblenou (Bartzelona), Clavijo Calasancio (Logroño), eta BM Iruña Eskubaloia izango dira Iturripen. Bada, arrasatearrek erronka polita izango dute datozen asteotan, baita zaleek ere, Iturripeko harmailak txiki geratu behar direlako asteburu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak