Leintz bailarako Osakidetzaren unitateak 'Joint Commission' ziurtagiria jaso du

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 24a, 16:11

Sari banaketa ekitaldia Bartzelonako Palau de la Musica Catalanan. (Argazkia: Osakidetza)

Zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna azpimarratzen duen nazioarteko Joint Commission ziurtagiria jaso du Osakidetzaren Debagoiena ESIko Leintz Bailarako Unitateak. Osakidetzatik jakinarazi dutenez, Debagoiena Erakunde Sanitario Integratua da Osakidetzan ziurtapen garrantzitsu hau lortu duen lehenengo ESIa.

Joint Commission nazioarteko ziurtagiria jaso du Debagoienako ESIk asistentziaren kalitateagatik, azaldu dutenez, pazientea, pazientearen segurtasuna eta prozedura klinikoak hobetzea ardatz dituelako. Horretaz gain, kudeaketa-eredu dinamikoa eta parte-hartzailea izatea ere baloratu dute.

Saria erakundearen Ziurtapen, Estandar eta Neurtze arloko presidenteorde Paul Chang doktorearen eskutik jaso zuen Debagoienako ESIk apirilaren 11n, Bartzelonako Palau de la Musica Catalana eraikinean, Kalitatearen Avedis Donabedian Sarien urteroko edizioaren baitan.

'Joint Commission International'

Gaur egun osasun arloko ziurtagirietan eskarmentu luzeena duen erakundea da Joint Commission, eta 50 urtetik gora darama erakunde sanitario eta soziosanitarioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko lanean. Egun 20.000 erakunde inguru ziurtatzen ditu mundu osoan, besteak beste Osakidetzaren Debagoiena ESIarenak.

Osakidetzako Leintz Bailarako Unitateak Joint Commision kalitate eta segurtasuneko ziurtagiria jaso du

Joint Commission ziurtagiria, ematen duen asistentziaren kalitateagatik (pazientea, pazientearen segurtasuna eta prozedura klinikoak hobetzea ardatz dituelako), eta kudeaketa eredu dinamiko eta parte hartzaileagatik.

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-osakidetzako-leintz-bailarako-unitateak-joint-commision-kalitate-eta-segurtasuneko-ziurtagiria-jaso-du-20180412101831.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak