'Chairman's Award' saria eskuratu du Gorla Auto Groupeko Ford Kondiak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko api. 23a, 15:48

Gorla Auto Groupeko Ford Kondiak 2017ari dagokion Chairman’s Award saria jaso du. Espainiako Fordeko presidente eta zuzendaritzako ordezkari den Jesus Alonsoren eskutik jaso du saria Ander Aranburu zuzendari bergararrak. 

Ford Motor Companyk Europan banatzen duen saria da Chairman’s Award. Entzute handiko izendapena da, horren helburua izanik kalitatezko zerbitzua eta bezeroen leialtasuna lortze aldera egindako lana saritzea. 

"Fordek eta kontzesionario sareak talde bat osatzen dugu eta gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko lanean jarraitu behar dugu, horixe baita arrakastaren gakoa", adierazi zuen Jesus Alonsok saria banatzeko egindako ekitaldian, eta gaineratu: "Horregatik, Kondiak eskaintzen duen zerbitzu bikaina nabarmendu gurako nuke. Itzelezko eraginkortasuna eta profesionaltasuna erakutsi ditu, eta ondo merezitako saria jaso du". Hala, langile guztiak zoriondu zituen: "Pozik eta harro egoteko moduan zaudete". Izan ere, aukeraketa bezeroen iritzia eta gogobetetasun inkestak kontuan hartuta egiten du Fordek.

Ander Aranburu zuzendaria ere pozik agertu zen: "Harrotzeko moduan gaude lehenengoz jaso dugun Chairman’s Award sari honekin. Ford Kondian dihardugun guztion konpromisoaren eta lan egiteko era zuzenaren emaitzaren erakusle da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak