Puntu banaketa Mojategiko derbian

Eneko Azurmendi 2018ko api. 22a, 19:11

Hasitako moduan bukatu da Mondraren eta Bergararen arteko derbia Mojategin. Derbia izanik, intentsitate handiko partidua izan da, eta bietako inork ezin izan du aurkariaren atea zulatu, horretarako aukera bat baino gehiago izan duten arren. 

Partidua berdinduta egon den arren, lehenengo zatian arrasatearrek eraman dute jokoaren pisua, eta ahalegin gehiago egin dute partidua irabazteko, aukerak sortuz.

Bigarren zatian, baina, Bergarak izan ditu aukerarik garbienak. Baloiaren jabetza Mondrarena izan bada ere, mahoneroek min handia egin dute kontraerasoan.

Kontuak kontu, golik gabe amaitu da partidua, eta berdinketa honekin, bi taldeek jarraituko dute sailkapenaren goialdean. Mondrak 50 puntu ditu eta seigarren sailkatua da; Bergara, berriz, zazpigarren dago, 47 punturekin.

Aretxabaletak, galdu

Ohorezko Erregional Mailan dugun beste ordezkariak, Aretxabaletak, galdu egin du Ibarran, igoerako postuengatik borrokan dabilen Tolosaren aurka (0-2). Porrot honekin, hamargarren gelditu dira aretxabaletarrak, 37 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak