Txaloak gaurko Dantzari Egunerako propio elkartutako Xamatz eta Gorosarri taldeetako ordezkariei

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 21a, 16:07

Eguerdi partean eman diote hasiera, Arrasaten, dantzarien kalejirari. Dantza erakustaldia egin dute ondoren Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Dotore eta irribarretsu ekin diote parte hartzaileek festa egunari.

Urtero egiten da Debagoieneko Dantzari Eguna. Aurtengoa, ordea, 25. Dantzari Eguna da eta aspaldiko partez ekitaldian izan dira baita ere Bergarako Xamatz eta Eskoriatzako Gorosarri dantza taldeetako ordezkariak. Propio elkartu dira ekitaldirako eta gainerakoen txalo zaparrada jaso dute kalejira osteko aurkezpenean.

Aurreikusi moduan Arrasaten izan dira baita ere Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak, Antzuolako Oinarin, Oñatiko Oñatz, eta Aretxabaletako Leizarra. Guztira, 325 bat dantzari eta hogei bat musikari.

Kalejira eta dantza erakustaldia

Jose Maria Arizmendiarrieta plazan elkartu dira dantzari guztiak Arrasateko alde zaharrean kalejira egiteko. Leku berera itzuli eta dantza erakustaldia egin dute. Hainbat dantza batera egin dituzte eta jarraian talde bakoitzak dantza bat eskaini du.

Gustura eta irribarretsu ikusi ditugu dantzariak. Primerako giroa zuten eta egun osoko plana aurretik. Azoka plazan bazkaria egin ostean Sei Pistols Eta Trabuko Bat taldearekin erromeria dute arratsaldean Herriko Plazan.

Erlazionatuak

Debagoieneko 25. Dantzari Eguna, Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2018 api 21 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak