Mondraren eta Bergararen arteko derbia ez da, baina, Ohorezko erregional mailara mugatuko, kategoria bat beherago ere derbi berbera izango delako, baina 18:30ean (Mojategi). Ohorezko erregionalera bueltatuta, bigarren dagoen Tolosaren bisita izango du sailkapenaren erdialdean dagoen UDAk (domeka, 16:30).
Kategoria bat beherago, Aloña Mendik oso zail du mailaz igotzea, bigarren dagoen Tolosa zazpi puntura dago eta. Domekan (18:45), kategoriari eusteko lehian dabilen Aretxabaletaren zelaira egingo dute bisita. Eta maila horretan Mondrak eta Bergarak derbia izango dute ostera ere (domeka, 18:30). Azkenik, mailari eusteko lehian dabilen Antzuolak Zestoa hartuko du Estalan (16:30).