Hiru aukera daude izena emateko: 943 77 30 66 telefonora deituta martitzenetan eta eguaztenetan, 19:30etik 20:30era; Besaideko egoitzara bertaratuz esandako egunetan eta orduetan; eta besaide@besaide.eus helbide elektronikora idatziz –izen-abizenak eta telefono zenbakia adierazita–.
Gehienez, hamar pertsonako taldeak osatuko dira, eta gainontzekoak itxarote-zerrendan geratuko dira edo hurrengo hilabetean saio praktikoa egiteko lehentasuna izango dute. Beste bost saio geratuko dira: maiatzaren 19an, ekainaren 2an irailaren 8an, urriaren 27an eta azaroaren 24an.
Berrikuntza modura, gidaliburu pertsonala prestatu du Besaidek ikaslearen ikaskuntza prozesuan lagungarri izan dadin, Apunteak PDF-a.