Zestoan abiatu zuten txapelketa otsailean, eta bost kanporaketa egin ondoren, Lasturreko plazan dagoen tabernan jokatuko dute gaur finala. 20:00etan izango da afaria, eta 21:30etan hasiko dira lehiatzen. Debagoienekoek euren eskoletako lagunen babesa izango dute, hasiera baten faborito garbirik ez duen azken jardunaldira.
Debagoienekoekin batera, Zarauzko Uxue Alkorta eta Aner Peritz, Azpeitiko Imanol Albizu eta Oihana Labiano, eta Beasaingo Maddi Aiestaran izango dira nor baino nor.