Segurtasun Sailak larrialdietarako aplikazioa aurkeztu du

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko api. 19a, 09:27

Larrialdi-egoeretan komunikazioa errazteko, mugikorrerako aplikazioa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. 112rekin harremanetan jartzeko zerbitzu berria herritar guztiei dago zuzenduta, baina bereziki lagungarria izango da entzumen edo mintzamen arazoak dituzten pertsonendako.

Atzo aurkeztu zuen Bilbon segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak doako APP berria, Larrialdiak Kudeatzeko Txurdinagako Zentroan larrialdietako.

Aplikazioaren bidez 112 telefonora deitzeaz gain, telefonoz deitu gabe mota ezberdinetako larrialdien berri emateko aukera ere badago. Ahotsik gabeko lau larrialdi-multzo bereizten ditu aplikazioak: Istripua, larrialdi medikua, sua (baita gasa edo leherketa), eta polizia (lapurreta, erasoa...). Atal bakoitzaren barruan aukera ezberdinak agertzen direlarik. Horretaz gain, Larrialdi pertsonalizatua bidaltzeko aukera ere badago.

Beltrán de Herediak azaldu duenez, telefono deia aplikazioaren bidez egiten den une berean bidaltzen da GPS seinalea -aktibatuta badago-, larrialdi zerbitzuei lokalizazio zehatza erraztuz.

Larrialdietako 112ren APP berrian GPS sistemaren bitartez lokalizatzeko aukera aktibatzeaz gain, datu medikoak (alergiak, gaixotasun kronikoak, hartutako botikak, eta abar) edo 'honi abisatu...' bezalako aukerak osatu daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak