Europako kostalde atlantikoko hizkuntza komunitate gutxituko kideek osatzen dute Tosta Banda. Ibilbide ezaguneko musikariak dira beraien herrialdeetan; haien artean daude Oreka TX taldeko Harkaitz Martinez de San Vicente, Mikel Ugarte, Iñigo Egia eta Mixel Ducau musika zuzendari gisa. Musikariekin batera Kornualleseko Dalla taldeko Bec Applebee dantzari zelta eta Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarik hartuko dute parte ikuskizunean.
Txikien indarrak batzen ditu taldeak, elkarlanean. Kideek azaldutakoaren arabera, Tosta hitzak ontziaren bankada esan nahi du, eta Europako Atlantikoko kostaldeko hizkuntza gutxitu askotan aurkitu daiteke.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 21 eurotan.