Giro polita sortu zen Bergarako bolatokiaren bueltan; parte-hartzaile asko eta jokoarekin gustura: "Bolatokia ondo zegoen eta jendeak gustura jardun du. Erakustaldi dotoreak egin dituzte hainbatek txirlo guztiak jota", adierazi du Sebas Aranzabal elgetarrak, txapelketan parte hartzen dabilenak.
Hona hemen atzoko txapelketaren sailkapena:
- Iñaki Burunza (San Andres taldea): 6 txirlo
- Bittor Jimenez (San Joxepe taldea): 6 txirlo
- Bittor Astigarraga (Asola Berri taldea): 5 txirlo
- Gotzon Uranga (Lastur taldea): 5 txirlo
- Bittor Ugarteburu (Asola Berri taldea): 5 txirlo
- Unai Loiola (San Migel taldea): 5 txirlo
Sailkapen buruan Unai Loiola
Gipuzkoako txapelketak bederatzi jardunaldi ditu, hortaz, beste bost geratzen dira eta sailkapen nagusian aldaketa asko egon daitezke. Oraingoz, Elgoibarko Unai Loiola da nagusi, 17 txirlo jota. Azken jardunaldia maiatzaren 26an izango da.
Ekainaren 2an, ostera, Lehendakari Txapelketa jokatuko da Elgetan; egun bakarreko jardunaldia da hori. Eta orduan banatuko dizkiete sariak Gipuzkoako txapelketako irabazleei.