Altsasun atxilotutako gazteek eta senideek babes handia jaso dute, eta oso hunkituta zeudela horiek adierazi dute hara gerturatutakoek; izan ere, txalo eta oihu artean egin diete harrera. "Nafarroan egin den manifestaziorik handiena" zioten batzuek, eta "ikaragarria da" besteek. Kataluniatik etorritakoek ere elkartasuna adierazi diete. Ikusmin handia eragin du manifestazioak eta argazkilari, kazetari eta ikus-entzunezko asko elkartu dira bertan.
Epaiketa astelehenean, apirilaren 16an, hasiko da eta hilaren 27a bitartean egingo dute. Hiru auzipetuk dagoeneko urte eta erdi daramate kartzelan.