Bergaran jokatuko da bihar Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako laugarren jardunaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko api. 13a, 10:15
Hiru txirlo txapelketako jardunaldia, aurreko astean, Lasturren.

Tiraldia 17:00etan hasiko da San Joxepeko bolatokian. Aurreko astean Lasturren egindako saioan 38 bolari elkartu ziren.

Bederatzi jardunaldi ditu Gipuzkoako hiru txirlo txapelketak eta horietako bi Debagoienean jokatuko dira. Hain zuzen ere, bihar, zapatua, Bergarako San Joxepeko bolatokian egin dute hitzordua bolariek. Jardunaldia 17:00etan hasiko da.

Aurreko zapatuan Lasterren jokatu zuten hirugarren jardunaldia, eta 38 bolari elkartu ziren bertan. Lasturren gelditu zen sari nagusia; izan ere, Lasturko Patxi Olabarri izan zen garailea.

Sailkapen orokorrari dagokionean Asola Berriko Sergio Rodriguez doa lehenengo, 14 txirlo jota. Elgetako ordezkariei dagokienean bederatzi txirlo jota seigarren eta zazpigarren doaz Elgeta A taldeko Oier Azumendi eta Elgeta B taldeko Gorka Bereziartua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak