Arantzazuko naturari eta arkitekturari keinua eginez

Maider Arregi 2018ko api. 18a, 09:00

Patxi Martin argazkilari antzuolarraren lanak ikusgai daude Arantzazuko Santutegia hotelean, hilabetez. Natura eta arkitektura batzen dituzten hamahiru laneko erakusketa zabaldu du Martinek.

Gehienak zuri-beltzean, 13 argazkiz osatutako bilduma jarri du ikusgai Arantzazuko Santutegia hotelean Patxi Martin antzuolarrak. Argazkilariaren lan guztiek Arantzazurekin lotura dute. Natura eta arkitekturari keinua egiten dioten lanak direla dio: "Hiru urtean barrena ateratako argazkiak dira. Arantzazu eta Aizkorri-Aratz natura parkera sarri joaten naiz eta argazkiak ateratzeko aprobetxatu izan dut. Horrela bada, Arantzazun bertan  erakusketa jartzeko aukera suertatu zitzaidan. Egia esan nire lanak erakusteko toki ezin hobea da Arantzazu". Aste Santurako ireki bazen ere erakusketa, apirila osoan zehar bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Orain arteko harrerarekin pozik azaldu da: "Nire lehen erakusketa izan da eta urduri nengoen. Baina jendeari gustatu zaio eta oso pozik nago".


Hamahiru lan
Martinen argazki erakusketan natura da protagonista nagusia; hala ere, arkitekturari keinua egiten dio eta Arantzazuren esanahia bikain jaso du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak