Elorrietak Kilometroen alde emango duen kontzerturako sarrerak, Bergaran eta Oñatin ere salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko api. 11a, 09:39
Elorrieta Antzuolan eskainitako martxoan eskainitako kontzertuan.

Urretxu-Zumarragan ospatuko da 2018ko Kilometroak jaia eta horren bueltan hainbat ekintza antolatzen dihardute. Horien artean, maiatzaren 6an, Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du Urretxuko Tourseko San Martin elizan. Sarrerak Debagoienean ere jarri dituzte salgai hamar eurotan; Bergaran, Pol Pol tabernan eta Oñatin, Txaketua eta Boga tabernetan.

Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du Elorrietak eta kanturen baten Ikastolako haurrak izango ditu lagun. Urretxuko elizak eskaintzen duen akustika kontuan hartuta, musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak