Umeen lasterketekin ekingo diote egunari beste behin; 10:30ean izango da hori Otala Zelain bertan. Helduen lasterketa 11:00etan abiatuko da; Otala Zelaitik irten, Urkulu urtegiari buelta eman, eta berriro Otala Zelaira itzuliko dira lasterkariak. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute 12:30ean.
Izena emateko epea zabalik dago; aurrez emanez gero 8 euro ordainduko ditu lasterkari bakoitzak eta egunean bertan, 15 euro.
Antolatze lanetan dihardute UDAk, Arizmendi ikastolak, Leintz eskola kirolak eta Aretxabaletako Udalak, eta laguntzaile dituzte Aretxarte eta Gipuzkoa Kirolak.