Pasa den astean tokiko komunikabideei buruzko azalpen teorikoak eman zizkien Imanol Muruak ikasleei, eta behin oinarriak ondo barneratuta, hedabide bat bertatik bertara ezagutu nahi izan dute. Goiena tokiko komunikabidea izateaz gain, multimedia ereduan aitzindaria delako aukeratu dute hona etortzea.
Murua irakasleak nabarmendu du ikasleek Goienako langileen ahotik zuzenean azalpenak entzuteko izan duten aukera; telebistako teknikariekin edota diseinu arduradunarekin egon dira, besteak beste.