Joaneko partiduan Ford Mugarri Arrasatek gailendu zuen Fagor Industrial Aloña Mendi. Eta gaur, Oñatin jokatutako partiduan ere ezin izan dute etxekoek irabazi.
Lehenengo zatian oñatiarrek joko hobea egin eta markagailuan aurretik jartzea lortu dute. Atsedenaldira lau goleko aldearekin joan dira (14-10), baina bigarren zatian etxekoek defentsan asko jaitsi dute eta erasoan ere baloi asko galdu dituzte. Arrasatearrak intentsitate handiagoz irten dira gainera kantxara eta abiadura igo egin dute. Markagailuan berdintzea eta aurretik jartzea lortu dute orduan Ford Mugarri Arrasatekoek. Azkenean, 22-24ko emaitzarekin bukatu da partidua.
Igoera faseko finalaurrekoan, gainera, oso erraz gerta liteke Fagor Industrial Aloña Mendi eta Ford Mugarri Arrasate berriro derbi bat jokatzen ikustea.