Eskoriatza elkarteko Aresko saskibaloi eskolako neskak lehiatu dira gaur jokatu duten Aresko txapelketan. Ibarra kiroldegian jokatu den kadete mailako partiduan, Areskok Durangoko Tabirakori irabazi egin dio. Gainera, Areskoko Mirian Encinak jaurtiketa txapelketa irabazi du.
Gazte maila
Gazte mailan, Areskok BLK Beasainen aurka irabazi du partidua. Norgehiagoka hori ere Ibarran jokatu da.
Infantilak eta 'mini' maila
Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian infantil mailako neskek hiruko txapelketa jokatu dute: Gasteizko San Viator, Beasaingo BKL eta Aresko lehiatu dira nor baino nor gehiago. Txapelketa Areskok irabazi du eta jokalari onenaren saria Areskoko Naila Brahinek eroan du.
Mini mailan aldiz, BKL Beasainek irabazi du txapelketa.
Giro polita harmailetan
Eskoriatza elkarteko ordezkari Fernando Raso "pozik" dago Areskoko neskek egin duten lanarekin. Gaineratu du "giro polita" izan dela bi kiroldegietako harmailetan, eta bai gaztetxoek eta baita gurasoek ere "ondo" pasatu dutela.