Gaztagintzaren sekretuak Gomiztegin bisita gidatua egin dute gaur, Gomiztegin. Arantzazuko Parketxeak antolatutako ekintza izan da, eta modu horretan, Aste Santuko eta Pazko Asteko ekintzei amaiera eman diete. 20 bat lagun elkartu dira Arantzazun. Lehenengo Arantzazutik Gomiztegira arteko ibilbidea egin dute; ondoren, artzain-txakur erakustaldia, Gomiztegi baserrira bisita eta gazta dastatzea egin dute. Etxeko txikienek ikasi dute, besteak beste, Euskal Herriko ardi arraza nagusia Latxa dela, eta gaur egun milioi bat ardi latxa daudela Euskal Herrian –horietatik zazpi mila Oñatin, adibidez–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.