Arkumeak goxatzeko azken aukera bihar goizean Gomiztegin

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko api. 6a, 15:18

Ume bat arkumeari jaten ematen.

Goiza txango labur batekin hasiko da Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, eta helmuga Gomiztegi baserria izango da. Bertan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko azken bisita eskainiko da. 10:00etan hasiko da eta aurrez izena eman beharra dago.

Zailtasun gabeko ibilbide batekin hasiko da bihar goizeko bisita, Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, eta helmuga Gomiztegi Baserria izango da. Bertan artzain txakur erakustaldia ikusteko aukera egongo da, gazta egitearen prozesua azalduko da eta bertan egiten diren gaztak dastatu ahal izango dira. Gainera, artegia bisitatuko da eta ardi eta arkumeei jaten emateko aukera ere izango dute txikienek.

Izen-ematea

Aurrez izena ematea komeni da eta hauek dira informaziorako edo erreserbak egiteko bideak: 943 78 28 94 edo 699 335 183 telefonoak, eta arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net helbidea.

Bisita bihar, zapatua, 10:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.

Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta 3 eta 10 urte bitarteko haurrek, berriz, 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak