Aramaiotik Arrasatera jaisten direnean ziklistek anoa postua izango dute bertan, 15:25 inguruan. Eta, Bergararako bidea hartuko dute. Bergaran, Zubieta auzoan, tarteko helmuga izango dute, eta ondoren eguneko lehenengo mendatea gainditu beharko dute, Gorla (15:50 inguruan). Debagoiena utzi eta Endoia eta Azurki mendateak gainditu eta gero Itzuliko azkenaurreko etapa Eibarren amaituko dute, 17:20 inguruan.
Zapatuan Elgetatik
Zapatuan, berriz, Itzuliko azken etapa Eibarren hasiko dute, eta Arraten amaitu. Eta, hor ere lasterketa Debagoienetik pasako da. 16:00ak aldera ziklistak Elgetatik pasako dira –Elorriotik etorriko dira– eta Uberatik Bergarara jaitsiko dira (16:05), handik Soraluzerako bidea hartzeko. Helmuga Arrateko gainean izango da, 17:20 inguruan.