Datorren asteko egubakoitzean hasiko da Malagako zine jaialdia. Film laburren sail ofizialean parte hartuko duen Versus laneko protagonistetako bat, debagoiendarra da: Kepa Errasti aktorea, hain zuzen. Film laburrean parte hartu duten beste aktore batzuk dira: Martxelo Rubio, Amaia Lizarralde eta Eneko Sagardoy.
Zortzi minutuko lana
Versus film laburra Demetrio Elorz Lazkanotegik idatzi eta zuzendu zuen, 2017an, eta 8 minutuko iraupena du.
Sail ofiziala
Zine jaialdia apirilaren 13tik 22ra bitartean izango da. Sail ofizialean parte hartuko duten beste lanak dira: Enemigos, Hoissuru, Jauría, La lección, Los bones nenes eta Vacío.