Aurtengo ediziorako ere antolatzaileek bi ibilbide prestatuko dituzte –luzeak 41 kilometro izango ditu, eta motzak 35–. Hala, egunean bertan izena emateko aukera egongo da, baina gehienez 350 lagunek hartu ahal izango dute esku. Hori bai, izenematea internetez egitea merkeagoa izango da, hemen. Maiatzaren 1era arte, federatuek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez federatuek 20 euro –egunean bertan 25 euro ordaindu beharko dute denek–.
Opari moduan, gainera, parte-hartzaileendako txalekoa banatuko dute antolatzaileek: "Hamaikagarren edizioa izanda Tactic etxeko txalekoak oparituko ditugu. Kalitate onekoak dira, eta, izenematea apirilaren 8a baino lehenago egiten dutenek neurria aukeratu ahal izango dute".