Getarian egin zuten triatloi teknifikazio egonaldian batu ziren triatloilari gazteek programa osoa izan zuten. Helburua kirol hori sakonago ezagutzea izan zen, aurrerapauso bat emateko erramintak izatea, eta entrenamenduez gain, bestelako jarduerak ere izan zituzten, esaterako, zine forum saioa –hainbat triatleta protagonista diren ikusentzutekoak ikusita, edota araudia saioa –Euskadiko Triatloi Federazioaren Zuzendaritza Teknikoko kide Marta San Martinek eta Javier Berasateguik eman zizkien azalpenak–.