Independentistak sarekoekin bat egin dute EH Bilduk eta EH Baik Iruñean Aberri Eguna ospatzeko; 12:00etan abiatuko da manifestazioa, aurten Sarasate pasealekutik. Mugimendu feminista eta jubilatuak izango dira aurtengo gonbidatuak ekitaldi politikoan. "Euskal Herria berria eraikitzea" da helburua, eta Kataluniako egoera ikusita, berebiziko garrantzia du, han bizi duten egoera bertan bizitzeko arriskua ikusten dutelako.
Bilbon, Plaza Barrian ospatuko dute ostera jeltzaleek Aberri Eguna alderdi-kideekin batera 11:30etan hasita. Andoni Ortuzar eta Iñigo Urkulluk hitz egingo dute, urtero bezala jendetsua izango den ospakizunean.
Ahal Dugu-Podemosek Bilbon ere ospatuko du Aberri Eguna, baina azken hauek Bailen kalean ekingo diote 12:00etan