Mapa eta argazki kamara eskuetan dabil hainbat turista egunotan gurean

Jagoba Domingo 2018ko mar. 31a, 14:00

None

Bailarako turismoa eskaintzak geroz eta garrantzia handiagoa du Aste Santutako egunetan. Hala, Oñatiko bisita gidatuez gain, nano-munduan murgiltzeko aukera izan da Bergaran, gatzaren munduan Leintz Gatzagan eta gerra denborako lubakietan Elgetan.

Urtero bezala turistek Oñatiko txokoak hartu dituzte herriko altxorrak ezagutu eta gozatzeko asmoz. Hainbat bisita gidatu egiten dabiltza egun hauetan; Arrikrutzen, Txokolateixan, Arantzazun eta herrian bertan besteak beste. Gure Altxorrak izeneko bisitan, Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel Parrokia erakusten dituzte, bertako historia eta hainbat bitxikeria aipatuz. Eguen eta egubakoitzean egon dira turista gehien, gaur hala ere hainbat turista dabiltza herrian zehar mapa eskuetan eta argazki kamara alboan dutela. Autokarabanen gunean ere badabiltza turistak eta erabiltzaile baten esanetan "asko eskertzen da kalitatezko toki batez gozatzeko aukera izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak