Euskarazko bideo-jokoak bultzatzeko hitzarmena sinatu dute Game Erauntsia eta Azkue Fundazioak

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko martxoaren 29a

Iurdana Acasuso eta Urtzi Ordriozolak lan-hitzarmena sinatu ostean.

Azkue Fundazioaren zuzendari Iurdana Acasusok eta Game Erauntsia elkartearen presidentea den Urtzi Ordriozolak lan-hitzarmena sinatu zuten martxoaren 27an, Euskararen Etxean. Akordioaren helburua euskara oinarrian hartuta, bertako kultura eta industria bultzatzea da, bideo-jokoen bidez. Horrela, elkarlanean antolatu dute Jokoteknia, euskarazko bideo-jokoen lehen jardunaldia.

Maiatzaren 12an, Azkuna Zentroko Bastida aretoan egingo da euskarazko bideo-jokoen lehen jardunaldia, Jokoteknia. Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldiaren helburua "bertako industriaren eta jokozaleen diagnostiko bat egiteaz gain, hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ikusi, hausnartu eta elkar ezagutzea izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak