Bosgarrenez ospatuko da ahozkotasunaren festa, domekan

Maider Arregi 2018ko api. 13a, 13:11

Ahotik Bihotzera ipuin maratoiaren 5. edizioa apirilaren 15ean, domekan ospatuko da. Antzuolako kaleak bertsoz, ipuinez eta musikaz jantziko dira. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute eta herritarrak ipuinak edo istorioak kontatzera animatzeko eskatu dute:

Eguerdian, 13:00etatik 14:30era bitartean, ipuin eta bertso poteoa egingo da herrian zehar; eta arratsaldean, 18:30etik aurrera, ipuin eta bertso maratoia Torresoroa aretoan.

"Ahozko tradizioaren festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, entzutera etorriaz, besterik ez bada ere. Eta... kontatzera animatuko bazina? Animatu! Virginia Imaz prest dago laguntzeko, guri esatea besterik ez duzu. Zer kontatu? Nahi dena, baldintza bakarra da ezin dela irakurri: ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduaren pasarteak, bertsoak, kantuak… nahi dena. Zenbateko iraupena? 10 bat minutu gehienez. Zein hizkuntzatan? Norberak nahi duen hizkuntzan", azaldu dute antolatzaileek.

Izena emateko jarri harremanetan udaleko kulturarekin telefonoz 943 766 246 edo kultura@antzuola.eus helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak