Arrasateko eta Aramaioko neska-mutikoek aise asebete dute Kantari

Iker Oñate 2018ko mar. 25a, 19:57

Asteburuan zazpi eta hamaika urte bitarteko neska-mutikoak izan dira Amaia antzokiko protagonista. Hala, bukatutzat eman daiteke Goienak ibarreko ikastetxeekin eta udalekin elkarlanean antolatutako Kantari egitasmoaren seigarren edizioa –grabazio fasea–.

Hain zuzen ere, Arrasateko 220 gaztek eta Aramaioko 30ek jardun dute agertoki gainean, kantuaren eta dantzaren esanetara. Eta emanaldi ederrak eskaini dituzte. Era guztietako dantzak, estilo ezberdinetako kantuak, guztien gozamenerako. Besteak beste, Huntzaren Iñundik Iñoare abestia, Gatiburen Gabak zerueri begire eta Betagarriren Sweet mary izan dira gozagai.

Maiatzetik aurrera, ikusgai

Maiatzaren 26ko asteburuan hasiko da Arrasateko saioen emisioa –Bergarakoekin bukatu ostean–. Orain arte bezala, bi saio estreinatuko dira astebururo. Eta, berrikuntza bezala, neska-mutikoen gurasoek WhatsApp bidez jasoko dituzte saio osoa eta euren seme-alaben ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak