Debagoienean ere bat egin dute Kataluniarekin

Mirari Altube Arrese 2018ko mar. 25a, 13:05
Oñatiko elkarretaratzea.

Udal ordezkariek, sindikatutakoek, Gure Esku Dago-ko kideek eta beste hainbat herritarrek egin dute bat Kataluniarekin, eta demokraziaren eta askatasunaren alde deitutako elkarretaratzeekin. Debagoienean, besteak beste, Oñatin, Aretxabaletan, Eskoriatzan, Arrasaten, Antzuolan eta Bergaran egin dituzte elkarretaratzeak.

Herrietako plazetan elkartu dira, isilean, estelada-k eskuetan. Hain zuzen ere, elkarretaratzeak zituzten deituta Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek "Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazia falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko".

Azpiko argazkietan: Antzuolako, Aretxabaletako, Arrasateko eta Bergarako elkarretaratzeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak