EDEN saria jaso du 'Ignaziotar lurraldea' egitasmoak

Iker Oñate 2018ko mar. 23a, 15:28

Ignaziotar lurraldea proiektua saritu du Europar Batasunak: eguenean egin zuten sari banaketa ekitaldia, Bruselan (Belgika). Eta, besteak beste, Debagoieneko ordezkariak izan ziren bertan. Hain zuzen ere, turismo iraunkorreko kudeaketa ereduak errekonozitzen ditu EDEN sariak –Bikaintasuneko Europako Helmuga–.

Zehatz esanda, 1997an sortu zen Ignaziotar lurraldea. Eta zenbait berrikuntza izan ditu azken urteotan; horretan zeresana izan du Debagoiena, Urola Garaia eta Urola Erdia eskualdeen arteko elkarlanak –horiek dira egitasmoaren leku–. Orain, Europar Batasuneko Eden sariarekin, turismo jasangarriaren alde egindako esfortzua aitortu diote elkarlanari.

Partaide diren eskualdeen baliabideak ditu oinarri egitasmoak. "Euskadiko hiru tenplu esanguratsuenetara doazenak –Loiolako Santutegia, Antioko ermita eta Arantzazuko Santutegia– beste eskualdeetara bideratzea da helburu nagusia. Hori guztia, Ignaziotar Lurraldeko jomugaren garapen turistiko sostengarri bat bermatuz", azaldu dute bultzatzaileek. Eta gaineratu dute era guztietako bisitariei dago zuzenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak