Hiru garaipen horiek eurak baino atzerago dauden Amaikak Bat, Real Union eta Oiartzunen kontra eskuratu dituzte, eta orain dator aurrean egoteko hautagai direla erakusteko balio duen partiduak. Izan ere, bihar Mojategin (16:30) izango den Tolosa (52 puntu) bigarren postuan dago sailkatuta. Aurrekoen borroka asko estutuko luke garaipen batek.
Aretxabaletak eta Bergarak duela hamabost egun etxeko bolada txarra eten zuten garaipen batekin, baina joan den astean ezin izan zioten asteburu on horri jarraipena eman. Hala, zapatuan sailkapenean azken postuan dagoen Touringen bisita izango dute Agorrosinen (12:00), eta Aretxabaletak atzealdeko postuetatik irteteko kontrario zuzena den Real Unionen kontra jokatuko du Ibarran (16:30).