Bada, Aramaiokoa Euskadiko Open barruan egingo duten bigarren lasterketa izango da. 11:00etan elite mailakoak, 23 urtez azpikoak eta M-30 kategoriakoak abiatuko dira. Jarraian (11:02) gazteek, M-40, M-50 eta M-60 kategoriakoek hasiko dute lasterketa; eta 11:04ean, emakumezkoen eta kadeteen txanda izango da.
Errenterian lehenengoa Martxoaren 4an egin zuten Openeko lehenengo lasterketa Errenterian –guztira zazpi egingo dituzte, Debagoienean bakarra–, eta bertan bi minutuko aldeagatik irabazi zuen elite mailan Alvaro Carralek (In-Gravity). Bailarako onena Ander Bengoa (SH Metalgraf) izan zen, 11. postuan. Eta 24. postuan sailkatu zen Argider Isasti oñatiarra.