Unibertsitateetan talentua bultzatzeko Talentia proiektua aurkeztu dute

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko mar. 22a, 17:57

Markel Olano diputatu nagusiak, Gipuzkoako lau unibertsitateetako ordezkariekin batera, Talentia proiektua aurkeztu du, Gipuzkoa Talent estrategiaren barruan, Gipuzkoako unibertsitate-talentuaren garapena bultzatzeko.

Helburua da lurraldeko giza kapitalaren garapena sustatzea eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko talentu hori gero eta gehiago eskatzen duten enpresekin konektatzea.

Ekimena ikasturte honetan bertan jarriko da martxan, programa pilotu baten bidez, eta 200 ikasle izango dira onuradunak: lanbide-merkatuan sartzeko, eta lan-merkatuko egiturarekin eta testuinguruarekin koherenteak izango diren helburu pertsonalak eta profesionalak lortzeko prestatuko dira, tailer, coaching saio eta topaketen bitartez.

Gipuzkoak, inoiz baino gehiago, gazte horien beharra duela azpimarratu du diputatu nagusiak, eta programa ezagutzeko eta ahal duten heinean parte hartzeko dei egin die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak