Manifestaziorako deia egin dute Edesa Industrialeko, Geyser Gastecheko eta Alfako enpresa komiteek

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mar. 21a, 10:05

Arrasaten, 2017ko irailean Edesa Industrialeko eta Geyserreko langileek egindako elkarretaratzea.

Bihar, osteguna, Eibarren manifestazioa egingo dute Edesa Industrial, Geyser Gastech eta Alfa enpresek deituta, hiru enpresak ez ixteko aldarrikatuz. "Hiru enpresa hauek Debaldea eskualdean kokatuta daude eta erreferentzia handiak izan dira eskualdean", adierazi dute LAB sindikatuko ordezkariek.

Ixteko arriskuan daude Edesa Industrial, Geyser Gastech eta Alfa enpresak. Martxoaren 22an, Eibarko Untzaga plazatik 18:30ean abiatuko den manifestazioa baliatuko dute hiru enpresa horiek ez ixtea aldarrikatzeaz gain, "industria politika eraginkor bat" exijitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak